2008-04-24

Blogen aplikazio didaktikoak


Bideo honetan, eskolan blogekin lan egiteko eredu bat ageri da. HOrrez gain, ikasle baten iritzia azalatzen da bertan, honek blogak eskolan izan duen eragina kontatzen duelarik.


Hauek dira interneten aurkitutako artikuluak ( teknologia berrien eragina hezkuntzan):

- Unibertsitateko irakasle bati egindako elkarrizketa da artikulu hau. Bertan, irakasleak IKTak erabiltzearen ondorioak aipatzen ditu.

www.educaweb.com/esp/servicios/monografico/ntaula/107721.asp

- Beste artikulu honetan, teknologia berriak atzerriko hizkuntzak ikasteko ematen dakartzaten onurak azaltzen dira.

www.congresotic.org/DerllyGonzalez.pdf

2008-04-16

Bideoen ekarpenak

Ikusitako 2 bideoei buruzko ekarpenak:

Teknologia berriak eguneroko bizitzan (08-04-16)

Bideo honetan ordenagailuak egiten dituen ekintzak nahiko fantasiatsuak dira, guztiz irrealak. Gainera, beste aparatu elektronikoek ere bizitza propioa dutela ematen du. Hau posible edo egia balitz, ordenagailuaren bidez edozein gauza egin ahal izango genuke ( elikatu adibidez ). Oso deigarria iruditu zait zelan ordenagailuan agertzen dena eskua luzatu eta pantailatik ateratzen duen.

Web 2.0 (08-04-16 )


Web eredu berri honen bidez, erabiltzaileak internetetik informazioa ateratzeaz gain, sarean informazio berria sar dezakete, adibidez blog-ak erabiliz. Beraz, informazioa erabiltzeko modu berri honek interaktibitatea sustatzen du, eta interneteko erabiltzaileak haien artean informazioa konpartitu dezakete. Gaur egun edonork izan dezake webgune propio bat ( fotolog, blogpot... ) bertan mutilmediako elementu desberdinak sartzen dituelarik ( testua, irudiak, bideoa, soinua...).
Honen eraginez komunikabideen eta publizitatearen munduak asko aldatu dira, eta haien mezuak zabaltzeko bide barriak bilatu behar izan dituzte.
Nire ustez ondo dago espazio propioak sortu ahal izatea, eta internetera sartzerakoan beste batzuk sortutakoa ( eta ez bakarrik empresek sortutakoa ) ikusi ahal izatea.

2008-04-10

Egunkaria

08-04-10

Gaur gelan blogei buruzko teoria landu dugueta ondoren nire lehen bloga sortu dut. Uste nuena baino errazagoa izan da eta ez dut arazorik izan egiteko.
Orain, konfigurazio eta diseinuko aukerak begiratuko ditut nire bloga pertsonalizatu ahalizateko.
Datorren asterako nire perfilean argazkia sartu beharko dut.
Teorian saioan, web 2.0 aztertu dugu.

08-04-17

Gaurko saio praktikoan blogean elementu berriak sortu ditugu: argazki pertsonala, erlojua...
Horretarako "personalizar" atalean sartu gara. Ondoren, esteka berri bat sortu dugu ikusitako bideoak komentatzeko. Gaur ikusi beharreko bideo berria "bideoen ekarpenak" atalean komentatu dut. Saio teorikoan teknologia berrien eragina hezkuntzan landu dugu diapositiben bidez, eta datorren asterako honekin zerikusia duten bideo batzuk bilatu eta hauen linkak jarri behar ditugu blogean.


08-04-24

Bloga personalizatzen eta elementu berriak gehitzen jarraitu dugu saio praktikoan ( bideoa, klasekideen zerrenda...) Saio teorikoari dagokionez, pasaden asteko gaiarekin ( teknologia berriak eta hezkuntza ) jarraitu dugu, diapositiben bidez landuz eta bakoitzak praktiketan ikusitakoa azalduz.Datorren asterako testu bat irakurri eta iruzkina egin beharko dugu blogean.

nire lehen eguna

Teknologia berriak irakasgaian, blog bat sortzeko eskatu didate, eta hauxe da nire lehengo sarrera.
Gaurtik aurrera gaiaren inguruko sarrera berriak sartuko ditut eta bloga apainduko dut.