Ikusitako 2 bideoei buruzko ekarpenak:
Teknologia berriak eguneroko bizitzan (08-04-16)
Bideo honetan ordenagailuak egiten dituen ekintzak nahiko fantasiatsuak dira, guztiz irrealak. Gainera, beste aparatu elektronikoek ere bizitza propioa dutela ematen du. Hau posible edo egia balitz, ordenagailuaren bidez edozein gauza egin ahal izango genuke ( elikatu adibidez ). Oso deigarria iruditu zait zelan ordenagailuan agertzen dena eskua luzatu eta pantailatik ateratzen duen.
Web 2.0 (08-04-16 )
Web eredu berri honen bidez, erabiltzaileak internetetik informazioa ateratzeaz gain, sarean informazio berria sar dezakete, adibidez blog-ak erabiliz. Beraz, informazioa erabiltzeko modu berri honek interaktibitatea sustatzen du, eta interneteko erabiltzaileak haien artean informazioa konpartitu dezakete. Gaur egun edonork izan dezake webgune propio bat ( fotolog, blogpot... ) bertan mutilmediako elementu desberdinak sartzen dituelarik ( testua, irudiak, bideoa, soinua...).
Honen eraginez komunikabideen eta publizitatearen munduak asko aldatu dira, eta haien mezuak zabaltzeko bide barriak bilatu behar izan dituzte.
Nire ustez ondo dago espazio propioak sortu ahal izatea, eta internetera sartzerakoan beste batzuk sortutakoa ( eta ez bakarrik empresek sortutakoa ) ikusi ahal izatea.
2008-04-16
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario