2008-05-22

08-05-22

Taldeko lanak bukatu behar genituenez, saio praktikoan gure ordenagailua eraman dugu klasera eta bertan aritu gara Power Pointaren bidez egin beharreko sekuentzia didaktikoa bukatzen. Horrez gain kontestualizazio didaktikoa eta diseinua egin dugu. Saio teorikorik ez egoenez, ordenagailu gelan jarraitu dugulan praktikoa egiten.

2008-05-19

08-05-15

Gaurko saio praktikoan , power point-a lantzen jarraitu dugu. Taldeka lan egin dugu eta sekuentzia didaktikoa prestatzen egon gara. Gaia aukeratuta genuenez, ariketak pentsatu ditugu, eta landuko ditugun helburu, edukia eta kontzeptuak zehaztu ditugu kontestualizazioan. Saio teorikoan azterketari buruz hitz egin dugu, eta zalantza batzuk argitu dizkigu irakasleak.

2008-05-10

TICen erabilera pedagogikoa gelan

TICen integrazioa gelan era egokian emateko, irakasleen formazioa psikodidaktikaren aldetik ezinbestekoa izango da.
Azken mendeetan alfabetatzea irakurtzne eta idazten ikastea zen, materia impresoak ( testuak) erabiliz. Gaur egun alfabetatze berriari buruz hitz egin beharko genuke, komunikatzeko erak aldatu baitira (teknologien erabilera) : ez ditugu testuak soilik erabiltzen; soinua, irudi, bideo... eta abarren bidez ere komunikatzen gara.
Alfabetatze modu berri honen ondorioz, ikasleek teknologia berriak erabiltzen ikasteaz gain, informazioa bilatzen , aukeratzen, sailkatzen... ikasten dute eta garrantzitsuena barneratu egiten dute. Behar berri hauek LOE legean adierazirik agertzen dira " oinarrizko kompetentziak" bezala.
Ukaezina da gaur egungo gazteek teknologia berrien erabilerak ezagutu beharko dituztela (alfabetatze digitala) gizartean integratzeko, era digital eta teknologikoan bizi garelako.

Teknologia eta metodologia

Bideo labur honetan ikus dezakegu zelan ikasten duten (metodologia) ohiko materialak erabiltzen dituzten eskola bateko ikasleek: memoriaz.
Zuzendaria agertu eta teknologia berriak eskolans artuko dituztela azaltzen du. Ondoren, ikus dezakegu teknologia berriak erabiltzen dituztela baina.... metodologia berdina erabltzen jarraizten dute!
Beraz, nahiz eta eskola modernizatu, zaharturik dauden metodologiak erabiltzen baditugu, ez dugu aurrera egingo, eta ez diego teknologia berriei atera ahal dizkiegun etekinak ateratzen.
Praktiken egondakoan ikusitakoarekin konparatu:
Eskolan teknologia berriak erabiltzeko aukera egonda ere, irakasle batzuk ( batez ere nagusienak) ez zituzten aprobetxatzen, erabilzten ez zekitelako, eta bideoan ikusten den bezala, erabilpenik sinpleena ematen zizkielako ordenagailu, bideo... eta beste aparatuei. Nire ustez aurrera egin ahal izateko, derrigorrezkoa da irakasleek formazioa eta laguntza izatea, teknologia berriak ondo erabiltzen ikasteko, eta metodologia berrien bidez etekin handiagoa lortzeko.

2008-05-08

Ariñoko eskola (Teruel)

Bideo honetan Ariñoko eskolan erabiltzen hasi diren hezkuntza metodo berria azaltzen da.
Eskola honetan, orain del aurte batzuk, hezkuntza metodoa guztiz aldatu zen. Lehenak izan ziren oinarri teknologikoak erbailtzen (tablets, ordenagailuak, mikrofonoak...)
Metodologia honen bidez, ikasleek teknologia berriak erabiltzen ikasten dute erraztasun handiz. Irakaslearentzat lan gehiago suposatzen du, testuliburuak erabiltzen ez direnez, unitate didaktiko propioak sortu behar dituztelako, informazio eta ariketa egokiak bilatuz eta egokituz.
Ikasleek internet erabiltzen ere ikasten dute ( informazioaren bilaketa, emailak bidaltzea...)
Nire ustez horrelako proiektu batekin hastea gogorra izan behar du, aldaketa izugarria delako, eta bideoan azaltzen den bezala, gurasoek ere proiektuak parte hartu behar izan zutelako metolodo hauek erabiltzen ikasiz.Gainera, behar den materiala oso garestia da.
Interneten bidez, herri txiki honetako ikasleek hiriko gauzak ikus dezakte ( berriak, museoak...)
Autonomia ikasleengan garatzen dela argi dago; haien kabuz informazioa bilatzen dute, ariketak egin... eta irakaslea protagonista izatetik gidaria izatera pasatzen da.

Oso interegarria iruditu zait ikasleek arratsaldeetan egiten duten irrati programa, haien gauzetaz hitz egiten dutelako, eta ondo pasatzeko aukera dutelako teknologia berriak erabiliz.

Nire ustez metodologia hau egokia eta onuragarria da ikasleentzat. Etorkizunari begira, ondo datorkie oinarri teknologikoak erabiltzen jakitea, gainera, irakasleak sortzen dituen talde bakoitzari egokitutako unitate didaktikoak lantzen dituzte. Haiek autonomia garatzen dute, beraz, bakarrik daudenean ere lan egiteko eta haien kabuz ikasteko gaitasauna garatuko dute.

Hezkuntza atzo eta gaur (08-04-23)


"Hezkuntza atzo eta gaur" bideoan ikus dezakegu teknologia berriak hezkuntzan duten eragin izugarria. Lehengoko hezkuntzan, ez ziren teknologiak erabiltzen, eta iraganeko gauzak ikasten zituzten. Gaur egun aldiz, teknologia ugari erabiltzen ditugu eguneroko bizitzan, hezkuntza arloan ere eragina dituztenak (ordenagailua, internet, blogak, mugikorrak, bideokontsolak...) hauen bidez, ikasleek gauza berriak egiten eta sortzen ikasten dute, eta azkenenko momentuko informazioa era desberdinez jaso dezakete; mugikorraren bidez, interneten bidez... hau dela eta, hezkuntzak izan duen aldaketa izugarria da, eta gaur egungo gazteak autodidaktikak dira teknologia berriei esker ( adibidez interneten bidez informazio berria bilatuz gauza berriak egiten ikas dezakete)

08-05-08

Gaurko klasean power point programa landu dugu. Lehengo diapositibak sortu ditut, ondoren, soinua sartu dugu ahotsa grabatuz mikrofonoarekin eta azkenik hiperbinkuloak sortuz ordena eman diogu diapositiben sekuentziari.
Saio praktikoa izan ez dugunez, taldeko lana egiteko ideiak eman ditugu datorren astean egiteko.