2008-05-08

Ariñoko eskola (Teruel)

Bideo honetan Ariñoko eskolan erabiltzen hasi diren hezkuntza metodo berria azaltzen da.
Eskola honetan, orain del aurte batzuk, hezkuntza metodoa guztiz aldatu zen. Lehenak izan ziren oinarri teknologikoak erbailtzen (tablets, ordenagailuak, mikrofonoak...)
Metodologia honen bidez, ikasleek teknologia berriak erabiltzen ikasten dute erraztasun handiz. Irakaslearentzat lan gehiago suposatzen du, testuliburuak erabiltzen ez direnez, unitate didaktiko propioak sortu behar dituztelako, informazio eta ariketa egokiak bilatuz eta egokituz.
Ikasleek internet erabiltzen ere ikasten dute ( informazioaren bilaketa, emailak bidaltzea...)
Nire ustez horrelako proiektu batekin hastea gogorra izan behar du, aldaketa izugarria delako, eta bideoan azaltzen den bezala, gurasoek ere proiektuak parte hartu behar izan zutelako metolodo hauek erabiltzen ikasiz.Gainera, behar den materiala oso garestia da.
Interneten bidez, herri txiki honetako ikasleek hiriko gauzak ikus dezakte ( berriak, museoak...)
Autonomia ikasleengan garatzen dela argi dago; haien kabuz informazioa bilatzen dute, ariketak egin... eta irakaslea protagonista izatetik gidaria izatera pasatzen da.

Oso interegarria iruditu zait ikasleek arratsaldeetan egiten duten irrati programa, haien gauzetaz hitz egiten dutelako, eta ondo pasatzeko aukera dutelako teknologia berriak erabiliz.

Nire ustez metodologia hau egokia eta onuragarria da ikasleentzat. Etorkizunari begira, ondo datorkie oinarri teknologikoak erabiltzen jakitea, gainera, irakasleak sortzen dituen talde bakoitzari egokitutako unitate didaktikoak lantzen dituzte. Haiek autonomia garatzen dute, beraz, bakarrik daudenean ere lan egiteko eta haien kabuz ikasteko gaitasauna garatuko dute.

No hay comentarios: