2008-05-10

Teknologia eta metodologia

Bideo labur honetan ikus dezakegu zelan ikasten duten (metodologia) ohiko materialak erabiltzen dituzten eskola bateko ikasleek: memoriaz.
Zuzendaria agertu eta teknologia berriak eskolans artuko dituztela azaltzen du. Ondoren, ikus dezakegu teknologia berriak erabiltzen dituztela baina.... metodologia berdina erabltzen jarraizten dute!
Beraz, nahiz eta eskola modernizatu, zaharturik dauden metodologiak erabiltzen baditugu, ez dugu aurrera egingo, eta ez diego teknologia berriei atera ahal dizkiegun etekinak ateratzen.
Praktiken egondakoan ikusitakoarekin konparatu:
Eskolan teknologia berriak erabiltzeko aukera egonda ere, irakasle batzuk ( batez ere nagusienak) ez zituzten aprobetxatzen, erabilzten ez zekitelako, eta bideoan ikusten den bezala, erabilpenik sinpleena ematen zizkielako ordenagailu, bideo... eta beste aparatuei. Nire ustez aurrera egin ahal izateko, derrigorrezkoa da irakasleek formazioa eta laguntza izatea, teknologia berriak ondo erabiltzen ikasteko, eta metodologia berrien bidez etekin handiagoa lortzeko.

No hay comentarios: