2008-05-05

Testu iruzkina

Testu hau irakurri ondoren, zenbait ideia garrantzitsu azpimarratuko nituzke:

Alde batetik, teknologiak asko garatu direla, eta honek komunikabideetan izan duen eragina izugarria da. Munduko beste puntan daudenekin komunikatu gaitezke baliabide gutxi erabiliz, programa errezen bidez ( SKYPE esaterako ). Honetarako behar duguna ordenagailua, kamara eta mikrofonoa baino ez da.

Beste alde batetik, komunikatzeko era hau oso inpertsonala dela argi dago; ezin da besteen erantzuna ikusi, zelan jokatzen duten azaldutakoaren aurrean. Hala ere, ezin da ukatu gaur egungo pertsonen arteko komunikazioak gero eta interpertsonalagoak direla makinen erabilera dela eta.

Nire ustez, honek alde positibo eta negatiboak ditu, testuan aipatzen den bezala konferentziak egiteko ez dugulako bidaiatu behar, eta oso kostu gutxi dutelako, eta urrun daudenekin hitz egin ahal dugulako, baina ondorioz komunikazioak gero eta inpertsonalagoak dira, eta askotan gauzak ez dira behar bezala ulertzen edo interpretatzen ( ez ditugulako keinuak, gorputz hizkuntza.... ikusten)

No hay comentarios: